Guitaralde 2020

Uztailaren 3an
JEAN-MARIE ECAY Group
MARIE CARRIÉ & YANN PÉNICHOU

Uztailaren 4an
ÉRIC FRANCERIES
PALOMA PRADAL & SÉBASTIEN GINIAUX

Uztailaren 5an
NORBERT “NONO” KRIEF & DAVID SPARTE
REBECCA M’BOUNGOU & ARNAUD ESTOR

Kotte ECENARRO, Hendaiako Auzapeza. Departamenduko kontseilaria. Euskal Hirigune Elkargoaren 1. Lehendakariordea

Osasun egoera berezi-berezi honetan, Hendaiako gitarra festibalaren 9. aldi hau egiteko erabakia Herriko Etxearen zerbitzuekin eta Guitaralde elkartearekin adosturik hartu da. Krisi honek kultura ekitaldi gehien-gehienak bazter uztea ekarri du eta horrek kontratuak galarazi dizkie artista anitzi.
Azken asteotan, baitezpadakoa iruditu zaigu -“premia larrizkoa” dela ez esateagatik- kontzertuak eta ekitaldiak berriz bizitzeko nahian diren ikusleei egitarau egokia proposatzea, berriz jotzeko aukerarekin berantetsirik diren musikariei esker prestatua; berriz jo, betiere agintariek ezarri osasun protokoloak betez noski.
Festibalaren kokalekua aldatu eta kontzertu guztiak Bidasoa zabaltzan bildu ditugu, bertaratuko diren pertsonen kopurua ongi kontrolatzeko aukera emanen digun leku segurtatua bermatzeko.
Udal taldeak, antolatzaileekin batera, atsegin handiz aurkezten dizkizue hiru arrats une eder, hetsialdi honetan entretenigarrien falta bizitu duten biztanleekin partekatzeko.
Festibalaren Off zatia, par taide ditugun jatetxe eta kafeetxeetan egin ohi den zatia, bazter utzi beharrean gara. Bai haiek eta baita festibalaren lauzkariek bizi dituzten arazoak ezagutzen ditugunez, iaz bezala nahi ditugu ezagutzera eman, baina horren ordainean deus eskatu gabe.
Festibal on-ona ukan dezazuela!

Jean Marie Ecay, Zuzendari artistikoa
Festibalaren zuzendaria naizen bezainbatean eta, batez ere, musikari gisa, atsegin handia zait eta arras pozgarri, artistei
taulagainera igotzeko aukera proposatu ahal izatea behingoz. Haietako gehienentzat berriz hasteko garaia izanen da, lau
hilabete luzez kontzerturik gabe izan ondoren. Ezin finituzko denbora gertatu zaie hori! Gure musikari lanbidea, dirutik
haratago eta beste ezer baino lehen, gure artea adierazteko baitezpadako behar bat, hautu bat zaigu. Haientzat, gu guztiontzat
bezala, garrantzizkoa da jardunari pixkanaka berriz ekitea. Halatan, bada, artista ororen izenean eskerrak eman nahi
dizkiet elkartekideei eta urririkako laguntzaile orori, gogor aritu beharko baitira lanean egoerak ezartzen dituen osasun betebehar
guztiak betetzeko. Festibala egin dadin ahalegindu diren hautetsi guztiei ere nahi dizkiet eskerrak eman; kontsolamendu zerbait
ekarriko die festibal horrek euskal ikusleei edota gurean aldi baterako direnei. Aurreikusiak genituen nazioarteko artistak, hala nola Mike Stern, heldu den ur terako ditugu utzi. Aurtengo aldi hau Frantziako gitarrajole on-onak ezagutzeko aukera izanen zaigu eta bozkario handiz aurkezten dizkizuet!
Festibal on-ona ukan dezazuela!

 

Guitaralde

facebook