5 Juillet

21:00 – BIDASOA Ordokian
Baitezpadakoa da Erreserbatzea: txartelak linean dira salgai

 

 

Norbert « Nono » Krief & David Sparte

 

Antisozial? Zatoz, beraz, zure odol hotza Nonorekin galtzera! 80. urteetan Frantzia eta Europaren zati bat zeharkatu zuen Trust uhin gaitzaren ondoren, Norbert Krief -ezizenez Nonoetengabe aritu da bere gitarra riff gotorrak hedatzen
taldeko bere kide izanikoekin batera, aldi baterako birsortu taldeetan edota beste jenderekin, hala nola Johnny, Jean-Jacques Goldman, Florent Pagny… 2011. urtean, bere lehen bakarlari diskoa argitaratu zuen eta «Autour de la
guitare» birara lotu zen laster, zeinean, Jean-Félix Lalanne-ren inguruan, sei soken hoberenetan hoberenak bildu baitziren (Paul Personne, Robben Ford, Larry Carlton, edota gure Jean-Marie Ecay…). 2016 Trust taldearen 40. urteurrena zen, eta Frantzian bira handi bat egiteko aitzakia bilatu zuten hor, zeinetik, handik bi urtera, album berria argitaratu baitzen. Soinu larria, AC/DC, Metallica, edota Aerosmith taldeetan atzeman dezakegun Mike Fraser delakoak nahastua. Hendaian, David bere semearekin arituko da beren albuma aurkeztuz: «Father and Son» iaz
argitara eman zutena. Rockaren soinutan amaituko dugu, beraz, gogoko zaigun lez. Eraginkor eta karratua, eta gitarrez beterik.

 

Rebecca M’Boungou & Arnaud Estor

 

 

Kolinga taldea, 4 urtez aritu, «Earthquake» albuma grabatu eta bikotean ia 150 kontzertu eskaini ondoren, Loopers-etatik banandu eta beste dimentsio bat eman dio bere musikari. Hemendik aitzina, Rébecca M’Boungou abeslariaren ahotsa Arnaud Estor gitarra jolearen doinuekin nahastekatzen da. Nork bere aldetik bere unibertsoa finkaturiko artista horiek hizkuntza berean mintzo dira egiazki. Beren “groove” aren bitartez, trantze hordigarriaren bitartez eta erritmo erroztatuekin, musikazko solas hori bidaia bakan baterako gonbita zaigu. « Black Music » delakoaren
erroetan sustraiturik, abesti indartsuago eta emankorragoak eskaintzen dituzte. Frantsesetik ingelesera pasatuz eta artean lingala, abeslariak maite duen Kongoko hizkuntza, ere erabiliz aritzen dira.