4 Juillet

21:00 – BIDASOA Ordokian
Baitezpadakoa da Erreserbatzea: txartelak linean dira salgai

Paloma Pradal & Sébastien Giniaux

 

Sébastien Giniaux-en ibilbidea zeharbide politetan doa. Zenbait urte kontserbatorioan, biolontxeloa ikasten eman ondoren, Django ezagutu zuen Matelo Ferret eta Angelo Delbarre gitarra joileen albumetan. Bireli Lagrène ezagutu eta kolpea behin betikoa bilakatu zitzaion:bere kasa gitarra ijitoa ikastea deliberatu zuen. Berezkoa zuen jakinminak Balkanetako musiketara eraman zuen berehala, jazzera, world musikara… Musikagile, moldatzaile eta tresnajole gisa atzeman liteke musika proiektu anitzetan. Bai eta margolari ere, pintzelak bere gitarra arkuaren koloreanitzeko soka berriak bailiran erabiltzen baititu mestizaje ororentzako leku eginez. Izan ere, mestizajearen harira ezagutu zuen Paloma Pradal. Palomaren jatorriak Espainiaren sabelean luze barneratzen den musikaren odola darama. Agertokiak bere aitarekin hasi zen ibiltzen, Vicente ospetsuarekin; haren ondoan, Palomaren kantua xarmagarria da. Baina urrun du berak soa emana, handia du asmoa eta bere ahotsa unibertso berrietara luzatzen du laster: jazza, hip-hopa, rapa, elektroa… Mestizajea berak ere bai.

Eric Franceries

 

Fagot eta gitarra joile ibilbide bikoitza eginik, Eric Franceries gitarrera lerratu eta Pariseko CNSM delakoan saritua izan zen, Alexandre Lagoya-ren ikasgela ospetsuan. Nazioarteko lehiaketa anitzetan saritua (Carpentras, Sassari, Radio France…), munduan barne hainbat eta hainbat kontzertu ematen ari da, Japoniatik Estatu Batuetaraino, Europako herrialde oro ere bisitatuz, hala bakarlari gisa nola ganbera musikako taldeetan. Gitarra klasikoaren unibertsoan, duen joera eklektikoagatik bereizten da: lehen-lehen mailako partaideekin aritzen da, Claude Bolling edo Jean-Pierre Rampal-ekin, adibidez; haien ondoan, dituen teknikak eta sentsikortasunak mirariak egiten dituzte.

Kontzertuaren babesle Savarez marka da.