3 juillet

21:00 – BIDASOA Ordokian
Baitezpadakoa da Erreserbatzea: txartelak linean dira salgai

 

JEAN-MARIE ECAY Group
Gitarra : Jean Marie Ecay
Teklatua : Christophe Cravero
Baxua : Kevin Reveyrand
Bateria : Nicolas Viccaro

 

JM Ecay

 

Hainbat hilabetez jo gabe izan ondoren, irrikitan da taulagainera igo eta ikusleekin izateko. Lehenbailehen behar baitute gitarrek, garai gaitz hauen ondoren, dar-dar egin eta, halatan, gure bihotzak dardarazi eta oldarra ekarri. Baitezpadako beharra dugu hori: ez da inoiz musika bezalako antidotorik. Horregatik Guitaralde biziarazteko tema, aurten bertan behera uztea errazago bazen ere. Horregatik nahi zuen berak ere afixan izan eta guztiokin batera gitarraren inguruan bildurik izateko atsegina partekatu.
Jean-Marie Ecay-ren zainak gitarra sokak dira. Aspaldi ari da groove egiten handienen ondoan (Claude Nougaro,
Dee Dee Bridgewater, Didier Lockwood, Richard Galliano, Billy Cobham…), pultsazioa garrantzia duen metronomo bakarrari loturik: bihotzarenari. Lehen mailako talde batek lagundurik (Kevin Reveyrand, Christophe Cravero, Nicolas Viccaro), konposizio berriak eta lan zaharrak aldizkatuko ditu. Berantetsitzen zaigu harekin “berpizte” kontzertu horren loriatan izatea, bozkario hutsean, pozgarri aisean, haurrena bezalako bizipozan, poz berehalakoan bizitzea Hendaian.

Marie Carrié & Yann Pénichou

Sei soka Yann-entzat. Bi Marie-rentzat, ahotsarenak. Bien artean erabiltzen dituzten zortzi sokekin, jazzaren arkua tinkatu eta horrek gu laxatzen gaitu. Marie Sarah Vaughan zaigu Montauban-en barne, Billie Holiday Antilletan promenatzen, Funny Valentine da ere, oraindik bere Chet-en bila dabilelarik. Yann Baden Powell dugu Baden-Baden-etik urrun, Wes Montgomery bihotzaren sustraian erroturik.
Elkarrekin, musika sortzen dute, egokitzen dute eta Hexagonoko taulagainak berotzen dituzte guztietan leku ederra hartuz. Albumaren izena «The nearness of you» da. Bagenuen garaia Hendaian ere haien swing eztiaren ederraz gozatzeko.